Ibon Cabo 





Kirola, mundua eta jendea 

Mayo 22 2018

Windsord vs Borbon, “mundua ez da inoiz nahikoa”

Futboleko azken errege kopako finaletan, partiduaren hasieran palkoari txistu egin zioten zaleek. Oihartzun handiko ikuskizunetan ikusita, akaso arazoa ez da izan politikari buruzkoa, baizik eta futbolaren antolakuntzari buruzkoa. Gainera, monarkiaren papera aztertzek dago goi mailako kirol arloan, Errugbiko azken finalaren isiltasuna ikusita.

Bi mila eta bederatzian, Athleticek jokatu zuen Valentzian, Errege kopa finalean txistu egiteko “kultura” jaio zen. Finala, Bartzelonan eta Athleticen artean jokatu zuten eta erregearen papera zalantzan jarri zuten zaleek txistu egin ziotelako. Katalunian, errepublikaren aldeko mugimendua sendo zebilen eta Euskal Herritik bekaizkeriaz begiratu zion Kataluniari. Aldi berean, Borbonen papera bitartekotzaren alde ez zenez izan, publikoak bere haserrea adierazi zuen.

Hala eta guztiz ere, politikak ez zuen eduki Valentzian ekitaldiko paperik garrantzitsuena. Gainera, futbol merkatuak, oro har, erlazio zuzena dauka politikariekin. Baita enpresa eraikitzaileek ere lotura nabarmena daukate futbolarekin. Horregatik, askotan, palkoan egiten dituzten negozioek garrantzi itzela dauzkate. Goi-mailako kirol guztien gertatzen den bezala, sistema kapitalistan sartuta baikaude.

Haatik, Errugbiak eta Futbolak jatorri berdina daukaten arren, zatiketa originalak ekarri zion kudeaketari ikuspuntu ezberdinak eta estatu barik dauden herri asko parte hartu dezakete. Futbolean, ordea, erabat zehatuta dago oztopo handiak sartuta daudelako ofizialtasunaren aldeko ibilbidean.

Horregatik, kudeatzeko kultura ezberdina delako, erregearen eta erreginaren papera guztiz diferentea izaten da. Futbolean, ikuskizunak parafernalia guztia indarrean jartzeko eta erregearen papera aldarrikatzeko baliatzen dituzte. Horretarako erabiltzen dute eserkia. Anglosaxoi munduan, aldiz, erreginaren paperak ez dauka hainbesteko garrantzirik. Gainera, Europan zehar monarkiaren edo estatuburuaren papera bigarren klasekoa izaten da. Esate baterako, estatu espainola da estatu bakarra non futboleko kopa “Erregeko kopa” deitzen den. Francoren garaia nork deitzen zuen “Caudilloren kopa”?

Horregatik diot, beharrezkoa dela kudeaketaren eremua aldatzea. Benetan izugarrizko garrantzia edukiko luke kopa hori laika eta errepublikena bihurtu eta ez kritikatzea publikori hainbeste indarrarekin. Hori dela eta, kirola merkatu pribatu bihurtu egin da eta estatuaren boterearen ordezkariak bigarren planoan egon litezke betirako kirolari mina egin ez dakion.

Gainera, iritzi guztiek eduki behar dute bere lekuan gizartean, bereziki esparru publikoan eta kasu honetan, kirol ikuskizunetan, adierazpen-askatasuna sakratua aldeko aldarrikapenak bere lekua eduki behar du kirol arloan. Hobe izango litzateke Windsord senidearen paperari buruz pentsatzea txistuen mina kritikatzea baino. Baina horrekin amaituko luke Windsorden eta Borbonen papera? Ez dut uste, mundua ez delako nahikoa haientzat. Esate baterako, Windsord etxe beti dago sartuta Kriket partiduetan. Izan ere, akaso aldarri dezakegu kirol arlotik at egon behar direla politikariak. Aldi berean, Euskal Errepublikan ez genuke edukiko zalantza hori. “mmmm….” Gehiago ez dut pentsatu behar.

Sin etiquetas

Trackback URI | Comentarios RSS

Escribe un comentario