Ibon Cabo 





Kirola, mundua eta jendea 

Mayo 30 2016

Makina-erramintaren biurtekoak BEC eramaten du….aldaketara?

Bi urtean behin BECen egiten den nazioarteko erakusketak, krisia abiatu zenetik, urterik onena eduki du. Industria erakartzeko polo handienari esker, argi txiki bat ikusten omen da egoera ekonomiko kaskar honetan. Hala eta guztiz ere, BECen inguruan, zalantza batzuk daude airean eta oso komenigarria izango litzateke, ahalik eta azkarren, erantzun aproposa ematea.

Makina-erremintaren erakusketak, etorkizunera begira, aldaketa sakonen premia eduki lezake? Erakuskizunaren atzetik politika eraldatzaile egon behar da edo nahikoa da dagoenarekin? Lan duina lortzeko balio izango du aurtengo edizioak?

Sei egunetan zehar, 1533 enpresa eta 2149 produktu ikus daitezke Barakoldoko BECen. Paraleloan, ADDIT3D izeneko azoka egongo da 3D teknologiak sustatzeko asmoarekin. Askotan datu onak argitaratzen dituztenean, alde batera uzten zaie berri txarrei, baina gaur egun Euskal Herrian zehar lan duinaren apustua erabat zabalduta dagoenez, ez da nahikoa poza langilengana eramateko.

ArcelorMittalen egoera ikusita, industria politika berri bat antolatzeko, ez daiteke izango ote den nahikoa langileentzako erakusketak antolatzea. Azken kasu honetan, langileek Espainiako konstituzioaren 33.3 atalera jo puntura dezatela eskatzen dute. Artikuluaren arabera, enpresa bat arrazoi sozialengatik desjabetzeko eskumena ematen du Konstituzio Espainolak. Batzuen ustez, bada garaia artikulu hau aplikatzeko gure enpresak ez ixteko. Posiblea izango litzateke enpresaburu baten esku uztea baina lehenago Eusko Jaularitzak hartu behar du ardura denbora irabazteko asmoarekin.

Horregatik diot, dena ez daitekeela izan erakusketak egitea. Industria berreskuratzeko hiru zutabe nagusi indarrean jarri behar ditugu emaitza onak ahalik eta azkarren lor ditzan. Lehen eta behin, elektrizitateren faktura murriztu behar dute gobernuko arduradunek. Bigarrena, lan duinaren aldeko apustu garbia egin behar du Eusko Jaularitzak sektore guztietan. Eta hirugarrena, Eusko Jaularitzak babestu behar du Euskal Industria kanpotik (Txinatik oro har) datozke erasoetatik.

Aldaketak euskal ekonomiari laguntzen dion arren, Makina erremintaren biurtekoa baino haratago joan behar da Euskal Industriako politika. Datu onak ikusiz irribarre egitea, benetan interesgarria izaten da baina, hala eta guztiz ere, ezin da erabili euskal industriaren egoera mozorrotzeko edo askotan bezala, errealitatea ezkutatzeko. “Hartu Antxon eta hor konpon” euskal industria kudeatzeko politika amaitu behar da behin betikoz. Bada garaia!

Sin etiquetas

Trackback URI | Comentarios RSS

Escribe un comentario