Diciembre 02 2015
Gernikako Astra 10 urte!
Okupazioa benetako eredua “noizbenka” hiri-antolamendu zerbitzu publikoen aldeko apustu garbia egitea izan daiteke. Esate baterako, Astra Gernikan sortu zen 2005ean, Gernikako hainbat gaztek okupatu zuten kultura desberdina egiteko leku bat sortzeko asmoz. Bere garaian, Astra 1916an eraiki zen Ricardo de Bastida arkitektoari esker. Garai hartan, Gernikan zehar estabaida sakona sortu zen (bere garaian) kanpoko armazko lantegi bat ekartzeagatik. 1998an enpresak kiebra jo eta beharginen, jabeen eta instituzioen aretko liskarren artean lantegiak ateak itxi zituen. Handik aurrera borroka itzelaren bidez, Astra kultura librearen aldeko leku zoragarri bihurtu zen.
Baina zer dakarkigu okupazioak gure bizimodura? Lehen eta behin, esan behar dugu okupazioa berez beti herri sortutako ekimen bat dela. Askotan ere, okupazioarekin zerbitzu publikoaren aldeko apustu garbia etortzen da. Gehienetan, lotura nabarmena dauka kulturarekin eta gazteek aisialdirako auto-kudeaketa dator. Hau ere oso garrantzitsua da. Gainera, krisian sartuta gaudenez benetako izugarrizko irtenbidea da instituzioetan daudenek gutxiago gasta dezaten.
Hala eta guztiz ere, okupazioaren ereduak ondorio txarrak ere ekar ditzake. Adibidez, jabetza pribatuaren kontra liskarra sortzen da okupazioari esker. Askotan ere eskandalu publikoa ekar dezake. Gainera autokudeaketeen mugak erakusten dira kasu batzuetan.
Baina, zenbat aukera ematen dizkigute instituzioek kultura librea bultzatzeko? Gazteek askatasun osoz antolatzen dute bere aisialdia edo guztiz bideratuta dago? Okupazioak bakarrik irekitzen du bidea edo erantzuten dio gure askatasun nahiari?
Gizartean zehar eztabaida piztuta badago ere, bereziki ezkerrean dauden alderdien artean, benetako erantzuna herritik sortu behar da. Ondo datorkigu tabernarako estabaida bihurtzea baina egia esan, herri bakoitzak aukeratu behar du bere bidea. Okupazioa berez, eredu ona izan daiteke herrian zehar eskaerarik badago. Kasu horretan jabetzea pribatuaren aldeko liskarra aitzakia baino ezin da izan.
Horregatik, okupazioa posible izateko jendearen esku utzi behar dugu erabakia. Sistemaren kontra borrokatzeko ere aukera ezinhobea da. Zalantza asko badituzu, joan zaitez Gernikara Astra ikustera. Seguru aski, aldatuko duzula zure iritziz goitik behera. Borroka garaia dator eta askotan ausartak izan beharko gara gure erabakiekin. Aurrera zuek eta zutarrak!