Ibon Cabo 





Kirola, mundua eta jendea 

Diciembre 05 2018

Euskaraldia EITB2an

Publicado por iboncabo a las 12:24:28 en ciudadania, euskera

Euskaraldian sartuta egon gara eta Lander Arretxek Berrian argitaratutako artikulu bat irakurri ondoren, iritzi artikulu hau idaztea erabaki dut. Idazlearen ustez ETB2ren funtzioa berreskuratu behar da eta euskararen garrantziak bere lekua hartu behar du bigarren katean ere bai. Benetako elebidun bihurtu gaitezen, telebista publikoaren funtzioak lotura nabarmena eduki behar du Euskararen ohiturekin eta erabilpenekin.

1986an maiatzaren 31an jaio zen ETB2 katea. Garai horretan, euskalduna izateko prozesua zegoen arren EAE, Eusko Jaularitzak erabaki zuen erdaraz egindako kate bat irekitzea EITBn. Sasoi hartan euskal nortasunen edukiak ikusleei eramateko, arazo ezberdinak zeuden eta dinamika horren kontra borrokatzeko, bide errazena hartu zuen gobernuak.

Gaur egungo datuak ez dira hain onak euskaldun izaera bultzatzeko. 1991ean %22,3k euskaraz hitz egiten zuen. Gaur egun, berriz, %28,4k euskaraz hitz egiteko gaitasuna dauka eta erabiltzen du egunero bere bizimodua aurrera eramateko prest. Elebidunak direnak eta bi hezkuntza erabiltzen dutenak 2016an %16,5a diar. Eta azken datua emango nuke, 1991ean euskara zaharren ohitura zen eta 2016an gazteen arteko ohitura bihurtu da (%21,8 16-34 urte artekoen artean erabilita bazen ere).

Hori dela eta, galdera zehatz bat datorkit neure burura: Hainbeste telebistako kate erdaraz eginda, zer erabiltzen gehiago gure aisialdian nekatuta gaudenean? Zer da erreza erabiltzeko gure burmuin higatuarentzat? Eta EITB2ren benetako inplementazioa zertarako izango da? Zaila da erantzutea baina aldi berean, komenigarria izango litzateke euskararen eta telebistaren arteko harremana lotura aztertzea.

Adituen arabera, euskaraz bizi dadin gure aisialdian txertatu behar dugu euskararen erabilpena. Askotan alde batera uzten dugu euskararen erabilpena errazagoa delako erdaraz erabiltzea Lingua Navarrorunena baino. Telebistaren kasuan erdaraz egiten duten eskaintzak izugarrizko dimentsioa dauka eta. Gaur egungo gizartean lehi handia dagoenez, telesaio modernoagoak izugarrizko marketin kanpainarekin eskaintzen dituzte ekoizle handiek. Horren kontra borrokatzea alferrik izango litzatekeela uste dut.

Horregatik, euskaraz egindako edukiak hobetzeko inbertsioak egiteko beharra daukagu. Nire ustez, oso interesgarria izango litzateke ETB2n telesail ospetsuenak euskaraz ematea eta azpitituluak erdaraz jartzea. Bere garaian hau izan zen erreklamazio bat. Aldi berean, euskaldunek berrietan euskaraz hitz egin beharko lukete bitartea, euskaraz zuzenean ematea eta ez erdaraz itzultzea. Baita hau ere izan zen ohiko eskaria. Neurri horiekin ETB2k urrats garrantzitsuak emango lituzke kate elebidun bihurtzea.

Horregatik, diot Landerrek idatzitakoarekin bat natorrela garaiak aldatu direlako eta gainera, euskara inplementatzeko neurriak ezberdinak izan behar baitira. Euskaraldia izugarrizko ariketa kolektiboa izan da baina aldi berean euskararen erabilpenaren erakunde publikoetan aldatzeke dago gaur egun, bereziki ETB2an. Bestela euskararen bizia “hartu Antxon eta hor konpon” leloaren menpe bizi izango da betirako. Gainera, Komunikabideen esku dagoenez egoera aldatzea ere, ETB2tik hastea benetan inportantea izango litzatekeela uste dut. Beraz, Landerrekin bat.

Sin etiquetas

Trackback URI | Comentarios RSS

Escribe un comentario