Ibon Cabo 





Kirola, mundua eta jendea 

Abril 22 2016

Euskal Herritik Siriara, bihotz-bihotzez

Publicado por iboncabo a las 16:55:22 en ciudadania, internacionalismo

Europa Batuaren Papera

Siriatik Europara etorri diren errefuxiatuak, Siriako gudaren ondorio larriak baino ez dira. Gainera, gai honetan errudunik baldin badago, herri garatuenak izan beharko dira, argi eta garbi.

Historiak pisu ikaragarria dauka nazio artean egiten den geopolitikan. 1970etik aurrera “Baath Arabe Sozialista” aldedia gidatzen egon zen herria. Hirurogeita hamar hamarkadatik aurrera, Siriak sustatu eta babestu zuen hezkuntza eta osasun publikoa. Garatutako estatu bat ez izan arren, Siriako herriak babes publiko sakona edukitzen zuen mende erdi baten zehar (gutxi gorabehera).

Hala eta guztiz ere, Sirian beltz guztiak ez ziren ikatz. Izan ere, Benetako askatasun politikoa ez eduki arren, herria, gobernuaren alde zegoen hauteskunde guztien emaitzak ikusita. Baina Bat-batean dena aldatu da Ekialde urbilean, eta bereziki, Sirian.

“Aseak gosea ezin ikusi”, dio esaera zaharrak, eta hau, askotan, gertatzen da politika arloan. Udaberri arabiarrak hasi ahala, Siriako egoera politikoa ere erabat aldatu da. Siriako gobernuan dauden sailburu batzuek zalantzan jarri zuen Gobernuaren ibilibidea eta une horretatik gaurera arte,  gaizki deitutako dagoen “Siriako iraultza” delakoa hasi zen. Lau urte pasatu eta gero, guda Kezkagarria jarraitzen ari dira jasaten Siriakoak. Horregatik, azkenean sortu da holako exodoa Europara: arriskutsuaren ahalik eta urrunen joateko aukera bakarra Siriako biztaleentzat.

Europa Batuak Dublineko erreglamentua dauka errefuxiatuen gaia aurrera eramateko. Ginebrako konbentzioa onarri moduan hartuta, indarrean jarri zuen testu hau Europak. 2011/95 zuzendaritzaren arabera, bertan errefuxiatua nor den araututa dago. Nazionarteko babesa eskakizun mahai gainean dagoenean, jakiteko zein ardura daukan herri bakoitzak, betebeharren arabera, hierarkiaren bidez egiten da. Oinarrizko familia unitatearen printzipioaren bidez, azken pasaporte nongoa zen ikusita bidez eta zenbat urte darama bizi izaten herri konkretu batean kontuan hartuz, aukeratzen du erantzun zuzena. Une honetan, Europa Batuak ez du betetzen ereglamentu, zein giza eskubideak oro har.

Eta estatuen Papera? Eta EAE?

Estatuak aski dauka Melillako hesiarekin. Egunero bortxatzen ditu giza eskubideak Ipar Afrikan. Segurazki lor gintezke laguntza gehiago ematea, baina, hala edo nola, egunero ikus ditzakegu berrietan Melillako hesiaren ganetik pasatzeko saio berriak. Horregatik, eta inori berriro gerta ez dakion, Estatuan, elkarteen mugimenduari babesa eman  diezaiokegu konponbide bakarra baita. Gainera EAEn hiru errefuxiatu baino ez dira etorri gure lurra bizitzara herri garatuta bat bagare ere.

Horregatik diot, Siriako gaiari buruz erantzun aproposa emateko, ez dagoela beste biderik borroka soziala baino, herri garatuenen ardura ahaztuta dagoelako Siriako kasuan. Benetako laguntza eman dezan, Munduak gizarte zibiletik mugitu behar gara tximista baten pare. Bestela egun batean esnatuko gara eta Mediterraneo itsasoa hilotz josita agertuko da. Nork izango luke ardura orduan?

Sin etiquetas

Trackback URI | Comentarios RSS

Escribe un comentario