Ibon Cabo 





Kirola, mundua eta jendea 

Mayo 10 2016

Europa: Ikatza eta Altzairua.

Sarrera (historiatik zer datorkigu)

Orain dela 66 urte, Europako herri batzuek CECA akordioa sinatu zuten. Batzuen ustez Europa Batuaren jatorria izan zen, nolabait handik aurrera beste akordio batzuetara iristen ari dira Europako Estatuak. Hala eta guztiz ere, gero eta jende gehiagok Europari buruzko zalantza asko  dauzka eta horietakoak ezin dugu alde batera utzi zalantzak argitu barik.

Ikatza eta Altzairuaren akordioak erronka itzela ekarri zigun europarroi. Lehen momentua ez zen izan bakarrik akordio ekonomikoari iristea baizik eta Europa bakean bizi izatea (Lorenaren eta Alsaziaren arteko gatazka zegoelako sinaduraren atzetik). Handik aurrera, teorian, dena izango zen bakea gure kontinente zaharrean.

Nondik geratu dira asmo onak? Zer gertatu da Greziako filosofokoek demokrazia  planteatzen zuten ereduarekin? Posible da errefuxiatuen drama gaur egun jasatea eta  Europaren urteurrena ospatzea aldi berean? Beste Europa eraikitzea posible izango litzateke?

Ez dakit zeintzuk izan litekeen erantzun aproposak baina oso argi daukat ez garela irten ikatz eta altzairuzko erreinutik at. Ikatza, Olentzero izango bagina bezala, egunero ekartzen diegu Europarrok pobrezian bizitzen jarraitzen dutenei, eta altzairua beste Europa bat posiblea dela aldarrikatzen dutenei ekartzen diegu poliziaren bidez (altzairu ez,  egurra esan beharko genuke). Oso gutxi aldatu dira gauzak 1950tatik hona, hala eta guztiz ere gauza batzuk, gure esku gauza batzuk ez badaude ere,  Europarentzat beste eredu aldarrikatzen da bide bakarra.

Etorkizunera begira neure iritzi sentimentala eman nahi nuke (amesgilea izateko arriskua badaukat ere).

Ikatzaren eta Altzairuaren eroa amaitu behar da ahalik eta azkarren eta indarrak batu behar ditugu  beste Europa mota bat da denen artean eraikitzeko. Askatasunaren egoera pobreziarekin bat zihoan 50.eko hamarkadan eta gaur egun, dudarik gabe, jarraitzen dira lotuta. Benetan aldaketa soziala lortzeko, Europa Batasunetik hasi behar gara. Bestela egun batean esnatuko gara eta alanbre hesiak gure leihoetatik ikusi ahal izango ditugu. Gogor araztekoa da esaera zaharra  “dirua morroi ona da, baina nagusi txarra” dioena. Herriek Europako boterea berreskuratu behar dute, behingoz, beste Europa posible bat izan daitekeelako.

Sin etiquetas

Trackback URI | Comentarios RSS

Escribe un comentario