Ibon Cabo 





Kirola, mundua eta jendea 

Junio 01 2016

Alex Morganek eta beste jokalariek egin duten aldeko manifestua

Estatu batuetako neska jokalariek federakundearen aurrean eta berdintasun arloan salatu dute, haiek beraiek, gizonak baino gutxiago irabazten dutela hamaika futbola jokatzeagatik.

Atzo, Komunikabideek berri hau argitaratu zuten. Irakurri eta gero, zalantza asko datozkigu burura, nolabait horrelako egoerak ikusita, berdintasunaren bideak nahiko urrun jarraitzen duelako. Gainera, benetan normala izan daiteke emakumeentzako horrelako egoerak jasatea? Kirola munduan ere sar daiteke sozial ikuspuntua? Zein neurri zehatzak jar ditzake indarrean futbol munduak eta bereziki federakundeak?

Kasu hau ez da batere alde batera uztekoa. Berriaren arabera, neskek, Estatu Batuetako selekzioan, bakarrik soldata bat irabazten dutenean bakarrik kobratzen dute. Gizonak, aldiz, kasu guztietan kobratzen dute zer edo zer. Hau da, irabazten dutenean zein galtzerakoan, kasu guztietan, soldata bat jasotzen dute.

Hori dela eta, Alex Morgan erdilariak  egoera hau publikoki salatu du. Berarekin, beste lau jokalariek ere salatu dute bidegabekeria hori. Deigarria da ikustea zein den Estatu Batuetako emakumeen futbol selekzioaren curriculuma. Azken urteotan, gutxienez hiru mundu txapelketa eta lau urrezko domina joko olinpikoetan irabazi ditu Estatu Batuetako selekzioak. Aipatzekoak izango litezke merezimendu hauek edo ez dira beste mundukoak? Errez erantzungo genuke logika aplikatuko bagenu? Zoritxarrez, askotan, futbolean mundu normalaren logika ez da aplikatzen eta sen ona ez dago hain zabalduta. Berdintasunaren aldeko apustu argia egin dezan, sen ona erabil behar dugu egoera guztietan.

Estatu Batuetako emakume jokalariek, merezimendu osoz eta datu garbiak eskuetan edukiz, berdintasunaren alde dihardute. Estatu boteretsu honek, futbolean jokatzeagatik, gizonei 17.625$ ordaintzen die irabazi eta gero. Galtzeagatik ordea, 5000$ jasotzen dute “bakarrik”. Baina emakumezko taldean jokatzen dutenek 1350$ irabazten dute eta nola ez, bakarrik, irabazteagatik. Horregatik jokalariek kexa hau berdintasunaren aldeko komisioan jartzea erabaki dute. Gaur egun, oraindik, matxismoaren menpe bizitzeari benetan ikaragarria deritzote eta ni neu erabat ados nago hartu duten erabakiarekin.

Berdintasunaren bideak ibilbide luzea dauka aurrean baina kirol munduan, eta bereziki futbolean, bidea hain luzea da, nolabait, hamarkada batzuk pasatu behar direla helburua lortu arte. Hala ere, gobernuaren esku dago neurri zehatzak indarrean jartzea horrelako egoerak inori berriro gerta ez dakizkion. Zorionak Alex Morgani eta bere kideei askatasuna zuen esku dagolako eta benetan, horrelako borroka aktibatzea beti izan liteke erabat interesgarria berdintasunaren aldeko mugimendua indartzeko.

Sin etiquetas

Trackback URI | Comentarios RSS

Escribe un comentario