Ibon Cabo 





Kirola, mundua eta jendea 

Archivo de Diciembre 2016

Diciembre 13 2016

Errauts guztiak zerura doaz

“HILDEN DENAREN bizitza luzaroan izaten da bizirik daudenen gogoan“ Marcos  Tullius Cicero

Azken hilabetetan, Elizak heriotzaren aurrean nola jokatu behar dugun azaldu du. Antzinako instituzioak, errautsak sakabanatzea debekatu egin du, praktika hori Elizaren doktrinaren aurka doalako. Gainera, gure gorputzaren azken hondakinak ezin dira mantendu etxean Elizaren ustez, leku sainduetan bakarrik egon behar direlako. Askotan, garrantzi handiagoa ematen diegu hautsa bizirik jarraitzen dutenei baino. Azkenean, errauts guztiak zerura doaz eta nondik hasten den bidaia ez da  hain inportantea, baizik eta non amaitzen den. Ala aldrebes izan daiteke?

Azaroan historian zehar, lagun ospetsuak hil izan dira. Francisco Pi y Margall federalismoaren aita Espainiako lehen errepublikan, Fidel Castro iraultza iraunkorraren ideologoa, Giacomo Puccini opera izugarrizko idazlea …… guztiek, CiceroK esan zuen moduan, gure memorian betirako jarraitzen dute eta haien heriotzaren oroimenez, antolatzen ditugun ospakizunak, ikaragarriak  izaten dira.

Hala eta guztiz ere, Turandot operan abesten den bezala, “bere izena inork ere ez du jakingo eta guk geuk, ai ene!, hil egin beharko dugu. Baina egunsentian  irabaziko dut. Irabaziko dut …” Hau da, protagonista hilda egongo den arren, berak sentitzen du irabaziko duela, zin asko maitasunetik sortzen direlako. Baina txakurra hil denean, amorrua ere hiltzen da, amodioa barne.

Juramendu famatuen artean, azken egun hauetan, Lehendakariak Gernikako arbola aurrean egin duena izan da. Jose Antonio Agirrek, lehenengo euskal erkidegoko presidenteak “Jaingoikuaren aurrian apalik, Euzko lur ganian zutunik eta Bizkaiko Areitzçaspijan asabaen gomutaz nire aginbidia zintzoruen betetia. Zin dagit” formula erabili zuen  bere kargua zin egiteko. Urkulluk, ordea, “Jaingoikuaren aurrean eta gizartearen aurrean apalik, leialki zin dagit”, hau da, gizartea ere sartzen du ekuazio berrian. Zin berri hau ikusita, badirudi, zeruan dagoenak lurrean dagoenaren garrantzi berbera duela politikarientzat, bereziki hautestontzi aurrean daudenean.

Leer más … »

No hay comentarios

AntSig