Ibon Cabo 





Kirola, mundua eta jendea 

Mayo 17 2016

“Kirolari zintzoa izanez gero, emaitzak berehala datozkigu une batetik bestera”

Pasa den asteburuan, kiroletatik datozkigu une erabat interesgarriak, esate baterako, Gurpegiren agurra. Athleticen Kapitain zoragarria, azken denboraldiak amaitu eta gero, umeentzako eredu izanda erretiratuko da. Benetako eta betirako jokalari bikaina izan da kirolaren zaletasuna bultzatzeko.

Areto futboletik, Pablo Legorbururen azken garaipena datorkigu. Titulu berri bat eskuan hartuta, Arangoitikoak bere konpromisoa erakutsi du bere kirola ospetsua ez bada ere. Pablok eta Elorrieta Areto futbolak apaltasunez erakusten dituzte zeintsuk izan beharko dira benetako baloreak kirol munduan.

Emarri taldeak emakumeen probetan parte hartzen dute. Astigarragoko taldeak urtebete ospatu dute haien lehengo txapela asteburuan. Perurenean irabazi zuten emakumeen I. Giza Proba Txapelketa eta modan jartzen ari dira kirol hau berdintasuna ere kirol munduan bermatzeko asmoarekin.

Hirurek erakusteen dituzte balore garrantzitsuak eta haien konpromisoa kiroletik haratago joan denez, azpimarratzekoa da kirol arloan egin duten bidea. Zorionak! Askotan zoriontsua ere datorkigu gure bizitzara zuen konpromisori esker. Gure saria zuen eredua ikustea izaten da guretzat. Mila esker.

Sin etiquetas

Trackback URI | Comentarios RSS

Escribe un comentario