Ibon Cabo 





Kirola, mundua eta jendea 

Abril 27 2016

“Hemen eta orain hasia da Iraultza Txikien Asanblada”

Hitzaren boterea Bizkaira datorkigu aste honetan, herriz herri, tokiz toki, eskualdez eskualde, pertsonek hartuko dute hitza. Herri guztietako lagun guztiok itxaropena hartzen dugu.

“Hasteko garunen greba luze honetan, eskirolak izango gara, isildutako hitz zerrendarekin sortuaz kanta”

Batzuek nahi dituzte ekarpenak egin. Beste batzuek nahi lukete hitz egin baina ez dute izango aukerarik sistema madarikatuagatik. Garunaren grebari esker betikoek hitz egingo dute, betidanik eta betiko izateko, betirako esertzeko. Kanpoa ikusi barik, atetatik at aire freskoari lekurik ez uzteko, betiko sistema erabiliko dugu, beti ardura eta barneko boterea eduki zutenak, berriro lekua mantentzeko.

Eta edukiko dugu berriro Ama Birjinaren agerraldia. Eta Aita-Semearena ere bai. Eta baita Ispiritu Santuarena. Baina populismoaz aparte, hazteko garunaren grebak jarraituko du.

“Aro berri bat hasia da, Iraultza txikien Asanblada. Sentitzen duzuna, nahi zenukeena”

Hitza askatasunez eraikita baldin badago, gure armarik onena izango litzateke. Ezkerraren indarra aniztasuna izan da historian zehar eta izango da etorkizunera begira.

“Gutariko inor ez da falta, Iraultza Txikien asanblada”

Zoritxarrez Mikelen hitza faltako zaigu. Donostiako haize astuna eta Bilboko anitza joango badira ere, guztiak ez dira egongo Bilbon eta haien falta edukiko dugu bihotzean zatitxo bat falta baligu bezala.

“Esaiguzu zein den zure ideia, ezberdinak izan gaitezen, noren kontra zauden baino gehiago zer egiteko prest”

Amaitu da ezezkotasun garaia. Hasi da positibotasun garaia. Etorkizuna gurea da eta betikoek ez digute lapurtuko.

“Sentitzen duzuna, nahi zenukeena, eta zergatik konformatu eskaintzen digutena, gutxiegi bada?”

Berritu nahi dugu mezua. Aurrera joan behar gara elkarrekin. Gezurra jokoz kanpo dago. Hitzaren boterea berpiztu nahi dugu. Pertsonaren balorea lehen lerroan jarriko dugu.

“Aro berri bat hasi da, arren ez zaitez atzeratu

Aro berri bat hasi da, geldituko gaituenik ez da

Aro berri bat hasi dat, errespetua pasahitza, errespetua”

Errespetua izan beharko da gure bidea, gure izaera, gure sentiberatasuna. Pertsonak ez dira egongo inoiz jokoz kanpo hitza hartuko dutenean. Aurrera begira errespetu osoz hitz egingo dugu Herriaren aurrean, hitza zuena herria delako.

“Hemen eta orain hasia da Iraultza Txikien Asanblada”

Eta amaitzeko, argi eta garbi eduki behar dugu buruan nola iraultza handia iraultza txikien bidez egiten den. Zenbat eta txikiagoak, hainbat eta iluntasun handiagoa gehiago edukiko dugu politika arloan, pertsonen esku dagoelako erabakia. Ea nork ez duen ezagutzen norbait etxe barik geratu zena, bizitza barik geratu zena. Horregatik, eta berriro inori gerta ez dakion, iraultza txikien asanblada heldu da eta guztiok daukagu zer edo zer esateko. Berri txarrak taldeak esan zigun bezala. Goazen bozkatzera!

Sin etiquetas

Trackback URI | Comentarios RSS

Escribe un comentario