Ibon Cabo 





Kirola, mundua eta jendea 

Marzo 26 2019

“Gazteak Atzerrira: Willy Fog vs Paspartou”

Publicado por iboncabo a las 17:16:05 en humor politico

Atzerrira joateak izugarrizko balorea dauka gure izaera alda dezagun. Beste herri eta bizimodu batzuk ezagutzera joaten garenean aldatzen dugu gure pertsonalitatea betirako. Hala eta guztiz ere, ez da berdina lan baten bila atzerritara joatea edo ikastera edo hobekuntza profesionala lortzeko asmoarekin joatea. Adibide dibertigarrian eztabaidan sortzeko ez da gauza bera Willy Fog izatea edo Rigodon (benetako eleberrian agertzen den moduan Paspartou zen arren, hau da, ez da berdina jauna edo morroia izatea). Horregatik datorkit burura galdera hau: gazteak atzerrira joatearen aldekoa naizen arren … zertarako? Berdina izan zen Pablo Casadorentzat ala Santutxuko edozein auzokidearentzat?

Ea nork ez duen hurbil atzerrira ikastera edo lan egitera joan den pertsona bat. Batzuek “Erasmus” egitasmoaren bidez joan ziren ikastera eta aldi berean hizkuntza berri bat ezagutzera edo bigarren hizkuntza hobetzera. Beste batzuek lan baten bila joan ziren EAEko langabeziaren bilakaera ikusita. Guztiak haien curriculuma hobetzeko asmoarekin joaten dira bueltatzeko orduan bizimodu hobeagoa edukitzeko prest. Beste kasuetan bueltatzerakoan badaukate itxaroten lanpostu bat (ea masterra bakarrik delako aitzakia bat curriculumi beste orri berri bat zenbatzeko). Hala eta guztiz ere, gazteek eskarmentu ezberdinekin bueltatzen dira Euskal Herrira. Gaur egun Europako ate guztietan krisiak indarrez jo egiten duelako. Oraindik ez da hain erreza atzerritara joatea eta ziztu bizian ospea zure lan arloan edo har arrakasta lortzea. Argudio honekin bigarren galdera datorkit burura: zerekin lortzen dugu arrakasta hitza gure bizimoduan? Masterra edukitzea berez arrakasta da? Non geratzen da hezkuntzaren benetako helburua?

Era teoriko batean, atzerrian lan aukera zabalagoak bila ditzakete gazteek. Gainera, beste hizkuntza batzuk ikas ditzakete. Zer esanik ez, abentura eta ezagutza aberatsa izan daiteke beste herri eta bizimodu batzuk ezagutu ditzakete eta. Willy Fog izateko aukerarekin buruan hasten dute gazte guztiak bidaia. “No limits! Goazen!” pentsatzen dute abenturarekin hastear daudenean. Atzerrira heldu orduko, irribarrea amatatzen da pospolu baten argia izango balitz bezala. Esate baterako, atzerrian bizimodu garestiagoa izaten denez, irabazten dutenarekin ez dute nahiko bizimodu eraosarekin jarrai dezaten. Beste hizkuntza batzuk ikasi beharra birao bihur daiteke. Ez da gauza bera Suedira ikastera edo lan egitera joatean Irlandara joatea baino. Eta nola ez, bakardadearen gaia leku ezezagunetan noizbenka bihotzetik ateratzen zaigu espero ez dugunean. Guri ez ezik gazteei ere gustatzen zaie, bereziki etxetik at lehen aldiz joaten direnean. Diru gutxi poltsikoan eta tristura handiarekin Willy Fogen efektua Rigodonen efektuan bilakatzen da pixkanaka – pixkanaka eta gazteak haien desioen morroiak bihurtzen dira.

Horregatik, gazteek atzerritatik arrakasta ekartzeko helburuen preferentzia aldatu behar dute joan baino lehen. Ametsek ekonomiarekin lotura nabarmena edukiko balute, gazteak izugarrizko depresioarekin etorriko lirateke atzerritik. Askotan, beste herri batera joatea sinpleagoa izan daiteke. Baserrietan esaten duten bezala: “Ametsa, gogoaren igandea”. Aukerak eman behar dizkiegu gazteei. Lehen eta behin Euskal Herrian eta gero atzerritara joateko aukera erabakiko balute, murriztu behar izango lituzke itxaropenak. Azkenean Rigodonek ere mundua ikusi zuen bere garaian master bat ere ez zuen arren ikasi.

Sin etiquetas

Trackback URI | Comentarios RSS

Escribe un comentario